castellano

azalakokapenazerbitzu juridikoakestekakharremanetarako
Sendón Abokatuak
Sendón Abokatuak

Sendón Abogados
CURRICULUMA - Manuel Sendón Aranzamendi


I.- DATU PERTSONALAK

Donostian jaioa (Gipuzkoa), 1950eko urtarrilaren 20an
Helbidea: Camino 5 – 5. A - 20004-DONOSTIA
Helb. el.: sendonabogadossl@telefonica.net

II.- PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Zuzenbidean lizentziatua; Deustuko Unibertsitatea, Bilbo (1975).

III.- LAN ESPERIENTZIA

ABOKATUTZAN LIBRE ARITZEA:

Abokatu moduan aritu naiz nire abokatu-langelan 1976. urtetik gaur egun arte (81-12-4tik 85-08-31 arte Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusi izan nintzen aldian izan ezik). Funtsean lan zuzenbidean eta gizarte segurantzaren zuzenbidean nahiz kirol zuzenbidean aritu naiz. Lan arloko Epaitegi eta Auzitegietan askotan parte hartu dute, eta baita administrazioarekiko auzien jurisdikzio zibilen aurrean ere, laneko eta gizarte segurantzako auziekin zerikusia duten gaietan. Halaber, parte-hartze aktiboa izan dut aztertzeko, estrategia egiteko eta negoziatzeko bileretan gizarte eragileekin eta Administrazioarekin, gai hauekin zerikusia duten kontuei buruz. Industria-sektoreak eta enpresak aldatzeko eta berregituratzeko planetan ere parte hartu dut. Esaterako:

• 3 R BIRMOLDAKETA PLANA, Eusko Jaurlaritzak sustatutakoa, sektore hauetan: makina-erreminta, torlojuak eta josteko makinak.

Aholku-zerbitzua emandako ENPRESAK, besteak beste:

§ CEMENTOS REZOLA
§ VICTORIO LUZURIAGA
§ PAPELERA ESPAÑOLA
§ IKEA
§ JOSÉ MARÍA UCIN
§ BICICLETAS DE ÁLAVA (BH)
§ SAPA
§ TUBACEX
§ TRANSECU FRÍO.
§ DUCTILOR
§ JOSÉ MARÍA UCIN, S.A.
§ PRECICSAT BILBAO, S.A.

• LANKIDETZA PROFESIONALAK

1977ko urtarriletik ADEGI Gipuzkoako enpresaburuen elkartea abian jartzen lagundu nuen zuzenean, eta parte-hartze aktiboa izan nuen enpresaburuen aholkularitzan eta sektoreen eta enpresen hitzarmen kolektiboak negoziatzen.

• KARGU PUBLIKOAK

Garai hartan Lehendakaria zen Carlos Garaikoetxea Urrizak EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LAN HARREMANEN KONTSEILUKO lehen idazkari nagusi izendatu ninduen. Kontseilua abian jartzea bultzatu nuen eta Estatuaren GATAZKA KOLEKTIBOAK EBAZTEKO AKORDIO INTERPROFESIONALA (PRECO) sustatu nuen.

Karguan 1985eko abuztura arte izan nintzen.

• KIROL ZUZENBIDEA


1988-1989 denboraldian REAL SOCIEDAD DE FUTBOL taldeko zuzendaritza-batzordean sartu nintzen, lehendakariorde moduan, gai juridikoak kontrolatuz, eta jokalariekin egindako negoziazioez eta kontratuak formulatzeaz arduratu nintzen. Horrela, “deuseztatze klausulak” direlako sortu nituen futbol profesionalean.

FUTBOL LIGA PROFESIONALEKO paneleko arbitroa naiz.
Adierazitako zenbait kasuren erreklamazioak teknikoki zuzendu ditut, hala nola:

§ CVITANOVIC vs REAL SOCIEDAD
§ MISTA vs REAL MADRID eta FUTBOL LIGA PROFESIONALA
§ TOSHACK vs REAL MADRID
§ ZUBIAURRE vs REAL SOCIEDAD


Sendón Abokatuak
secretaria@sendonabogados.com ohar legala Manuel Sendón Aranzamendi